Egitaraua

2009-2010 ikasturteko egitaraua

Esku artean duzuen Egitarauaren bidez 2009-10 ikasturte honetan mendi ekintzaren inguruko zenbait zehaztasun eman nahi dizkizuegu.

Aurreko urteetako esperientziak emandako irakaspenei jarraituz, irtenaldien arteko denbora tartea handitu egin dugu, batez ere urtarriletik aurrera. Horrekin mendiko irtenaldiak beste ekintzekin batera eraman ditzazuen saiatu gara. Irtenaldi politagoak egiteko asmoz, saiatuko gara leku batetik ateratzen eta bestera heltzen, baina horretarako zuen laguntza behar dugu, aldez aurretik izena ematen behar diren autobusak aurreikusteko eta autorik eraman behar ez izateko.

Horretaz gain, aurten, gure jatorrizko helburuak diren haurren naturarenganako zaletasuna eta ingurunearen ezagupena jorratuz, irtenaldi bakoitzari dagozkion zehaztasun batzuk ematen saiatuko gara (historia, landaretza, bitxikeriak…). Badakigu ez dela erronka erraza, baina ahalegin handia egingo dugu aurrera eramateko.

Besterik gabe, horren polita eta osasungarria den ekintza honetan parte hartzera animatzen zaituztegu eta, bide batez, jakinarazten dizuegu prest gaituzuela zuen iradokizunak jasotzeko eta laguntza onartzeko.

LEHIAKETAK ETA SARIAK

Aurreko ikasturteetan bukaerako jaian neska-mutikoei sariak banatu ohi dizkiegu adinaren eta partaidetzaren arabera. Oraingoan ere aurreko urteetan jorratuko bideari jarraitu nahi genioke.

Ekintzarako hiru maila ezberdintzen ditugu:

Neska-mutikoek ondoko lehiaketetan hartu ahal izango dute parte mailaketa horren arabera:

A.-PARTAIDETZA:
Mendi-irtenaldietan partaidetza handia erakusteak bidea emango du saria eskuratzeko. Txikiek saria lortzeko 5 irtenaldi egin beharko dute behintzat. Era berean, Koxkorrei 8 irtenaldi eskatuko zaie. Gaztetxoek saria eskuratu nahi izanez gero, hamaika irtenaldi baino gehiago burutu beharko dituzte. Kasu guztietan apirilaren 22ra arte (barne) egingo da zenbaketa.

Horrez gain, sari berezia izango dute egutegiko irtenaldi guztietan parte hartzen dutenek.

B.-MENDIARI BURUZKO KONTAKIZUNAK:
Lehiaketa honen bidez neska-mutilek irtenaldi desberdinetan deigarrien gerta litezkeen jazoerei arreta eskaintzea nahiko genuke.

Lehiaketa honetan datza: Neska-mutilek mendian gertatutakoari buruzko kontakizun idatziak (Txikiek marrazkitxoak egin ditzakete) aurkeztu behar dituzte. Gaztetxoek kontakizun edo marrazki horietan irtenaldi batean zehar deigarri edo bitxi gertatu zaien edozer eman dezakete aditzera.

Kontakizun eta marrazki kopurua irtenaldietan izandako partaidetzak baino ez du mugatzen, nahi izanez gero burututako irtenaldi beste lantxo aurkez daitezke, aski da mendiko gutunontzian uztea -bertan izen-deiturak eta maila argi daudelarik-.

D.-ARGAZKIGINTZA:
Lehiaketa honetan parte hartzeko baldintzak KONTAKIZUNen antzekoak dira (emateko modua, datuak,ea.) eta gainera data eta argazkiaren lekua itsatsi behar dira. Dena den, aurkeztutako argazkiak ITURRIBEROko irtenaldietan eginak izan beharko dira (neska-mutikoek, jakina).

EUSKAL MENDI FEDERAZIOA

Gehienok jakingo duzuenez ITURRIBERO talde federatua da. Federatu ahal izateko talde baten bitartez egin behar denez bere garaian -urte bukaeran, alegia- informazio zehatza bidaliko dizuegu.

ITURRIBERO M.T. ELKARTEA

ITURRIBERO kirol eta kultur elkartea da eta IKASBIDEA IKASTOLAKO mendi irtenaldiak antolatzen ditu. Bertan nahi duten guztiek har dezakete parte. Horretarako aski da adinez nagusia izatea (txikia izanez gero, 14 urte baino gehiago izan behar dira eta gurasoen baimena), Zuzendaritza Taldeari jakinarazi eta 3 €ko urteko kuota ordaindu.

Inork taldearen lanetan parte hartu edo laguntza eskaini nahi badu, web orriko menuan agertzen diren telefonoetara deitzea.