Oharrak
Irtenaldietarako oharrak
- Irteeren prezioa 5 eurokoa izango da. Orain arte bezalaxe 4 senide baino gehiagoko sendiek lauena baino ez dute ordainduko.
- Ordainketa aurreko osteguneko gaueko hamarrak baino lehen egin beharko duzue taldearen kontuetako batean eta agirian argi egon beharko dira ondoko datuak: irtenaldia eta familia.
- Irteera, beti bezala, Santa Barbara enparantza -El Corte Inglés ostean- izango dugu.
- Irtenaldiak egitarau honetan bertan agertzen den egutegiaren arabera burutuko dira, aldaketaren bat egin behar bagenu, aldez aurretik jakinaraziko genizueke.
- Haur guztiek amak edo aitak lagunduta joan beharko dute.
- Ohiz kanpo ikasleren batek gurasorik gabe joan behar badu, ezinbestekoa izango da federatuta egotea.
- Oso komenigarria da irtenaldi guztietara euri eta hotzerako arropa egokia eramatea.